Clown-ondorioak: umorearen baliabidea

Bi lan egunen ondoren, non eztabaida eta gogoeta ezberdinak egin genituen aurkezpenen, dinamiken eta tailerren bidez, Kontu Kantoi ipun kontalarien ordua iritsi zen. Jardunaldietan bizi izan genuenaren berrikustea egiteko. Errepaso polita izan zen hau, umore klabean, Clown-ondorio baliabideari esker.

Horrela, astearte arratsaldean, azken ariketa “formala” bukatzear geundenean –“World Café” dinamika -, Arrupe Etxeko ekitaldi areto nagusira bat batean bi pertsonai “oso zuhurki jantzita”, beraiek esan bezala, iritsi ziren.

Ironiaz -eta arrazoiarekin- Jardunaldietan bizi izandakoari buruz hitz egin zuten. Bikote bitxi honek bere aurkezpenean bai garapenerako hezkuntzaren kontu zentralak bai bi egunetako anekdota eta xehetasun xelebreak jorratu zituzten.

Clown bikoteak gogorarazi zigun nola garapenerako hezkuntzaren sektorean eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan hizkuntza “arraro” batean mintzatzen garela, nahiz eta jende askorentzat ulertezina izan. Barre egin genuen ere, Jardunaldien hasieran entzundako hitzak errepikatu zituztenean: “Bi egun hauetan eztabaidatutakoa erakunde publikoentzat ez da “zaku urratuan” jausiko”. Eta, beste burutazio, txantxa eta parodia askoren artean -guztiak bere egiazko oinarriarekin-, 8F izeneko mugimendu bat aurkeztu zuten. Beraiek tristuraz eta amorruz esanda, mugimendu honek, 15M-ren aintzindaria izan arren, ez du txalo bat ere ez eraman!

Irriak eta irriak entzun ziren behin eta berriz aretoan, Kontu Kantoi ipun kontalarien baieztapen guztieetan gure burua isladatuta ikusten genuen einean. Baina, barre guztien artean, Clown-ondorioen mezurik nagusiena eraman genuen gurekin: hiritartasun globala eraikitzeko prozesuan barrea eta umorea baliabide oso garrantzitsuak direla ez dugula ahaztu behar.

Anuncios

Publicado el septiembre 23, 2011 en Información Jornadas y etiquetado en , . Guarda el enlace permanente. 1 comentario.

  1. mila esker!!! 8F mugimendua ez da hain bakarrik sentitzen, konturatu gara badagoela, gutaz aparte, jende mordo bat lanean eta ez dutela jasotzen merezi duten harreta!!!
    Segi mundua berantolatzen, berantolaketa ttikia badirudi ere beharrezkoa da.

    ciudadania global (porque todas vivimos en el globo) es una ciudadania en constatne movimineto porque rueda, rueda y seguirá rodando…..lo importante es no marearse, y jornadas como las que vivimos son pequeñas biodraminas (mierda!!!publicidad de la industria farmaceútica aliada del neoliberalismo mercantil patriarcal….)cuanto ha aprendido el 8F de todas vosotras!!!!

    laster arte

    Gregoretta eta Feldespako

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: