tEAtrO fOrUm

tEAtrO     fOrUm

“Saioarekin hasteko geure burua aurkeztuko dugu; hortarako geure izenen bokalak bakarrik esango ditugu”. Hala hasi zuten Clara eta Nildak teatro fórum- aren saioa. Bata bestearen alboan geunden borobil handi bat osatuz egunean zehar ekintza ezberdinak egin genituen aretoan. Harritu egin gintuen eskakizun harek, eskemak apurtu, horrenbestetan esanda dugun geure izena… bokalekin bakarrik? Esan aurretik pentsatu ere egin behar genuen, eta hor hasi zen bokalen zaparrada, oia, ee, aiie, aiauia, batzuk motzak, beste batzuk berriz kristorenak, eta geure irribarrak, baita algarak ere sarri. Hasteko era ezin hobea.

Gero musika jarraituz mugiarazi gintuzten. Meritu galanta bertan askori kosta egiten zaigu eta erlaxatu eta musika jarraituz gorputza aske mugitzea. Poliki poliki hasi ginen, hatz bat lehenengo, besoak gero, beraiek egiten zutena errepikatu lehenengo, bakoitza musikak eta gorputzak eskatzen zion eran mugitzen amaitzeko.
Areto guztian zehar oinez ere aritu ginen era desordenatuan, batzuk erditik, besteak ertzetatik, atzera, aurrera, aguro, motel…aurrean aurkitzen genuenei begietara begiratuz.. Une jakin batean geratu eta alboan genituenekin taldeak osatu genituen, talde txikiak, 5/6 pertsonatakoak. Bestearekiko eta taldearekiko konfidantza landu genuen, taldeko ordezkariak, guztien artean hautatutako hitza, soinua, erabili behar zuen begiak itxirik geneuzkan taldekideak bere ingurura erakartzeko.

Taldeka jarraituz hitz edo kontzepturen bat estatua baten bidez adieraztea izan zen hurrengo erronka. Esperientzia ederra izan zen, gauzak adierazteko beste era bat ikasi genuen, taldeka lan eginez ederto pasa genuen. Hor irten ziren sareak, batzuk formalagoak besteak baino, elkarbanatzea, 15M mugimendua, memoria historikoa…guztiak beharrezkoak oinak lurrean izanda amesten jarraitzeko.

Poza, irribarra, samurtasuna… milesker Clara eta Nilda guzti hau eta gehiago sentiarazteagatik!

Anuncios

Publicado el septiembre 27, 2011 en Información Jornadas y etiquetado en , . Guarda el enlace permanente. Deja un comentario.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: