Archivo de la categoría: Información Jornadas

Conclusiones y propuestas de las jornadas

Una apuesta política y organizacional por la educación para la ciudadanía, procesos educativos a medio y largo plazo, coordinación con los diferentes agentes y entre los diferentes departamentos, demanda por un mayor trabajo de incidencia política, entre otras, son algunas de las conclusiones que surgían de las jornadas realizadas el pasado mes de septiembre.

Pero si quieres leer tanto las conclusiones como las propuestas, pincha en el logo y encontrarás el documento

tEAtrO fOrUm

tEAtrO     fOrUm

“Saioarekin hasteko geure burua aurkeztuko dugu; hortarako geure izenen bokalak bakarrik esango ditugu”. Hala hasi zuten Clara eta Nildak teatro fórum- aren saioa. Bata bestearen alboan geunden borobil handi bat osatuz egunean zehar ekintza ezberdinak egin genituen aretoan. Harritu egin gintuen eskakizun harek, eskemak apurtu, horrenbestetan esanda dugun geure izena… bokalekin bakarrik? Esan aurretik pentsatu ere egin behar genuen, eta hor hasi zen bokalen zaparrada, oia, ee, aiie, aiauia, batzuk motzak, beste batzuk berriz kristorenak, eta geure irribarrak, baita algarak ere sarri. Hasteko era ezin hobea.
Irakurri gehiago

Clown-ondorioak: umorearen baliabidea

Bi lan egunen ondoren, non eztabaida eta gogoeta ezberdinak egin genituen aurkezpenen, dinamiken eta tailerren bidez, Kontu Kantoi ipun kontalarien ordua iritsi zen. Jardunaldietan bizi izan genuenaren berrikustea egiteko. Errepaso polita izan zen hau, umore klabean, Clown-ondorio baliabideari esker.

Horrela, astearte arratsaldean, azken ariketa “formala” bukatzear geundenean –“World Café” dinamika -, Arrupe Etxeko ekitaldi areto nagusira bat batean bi pertsonai “oso zuhurki jantzita”, beraiek esan bezala, iritsi ziren.

JARRAI EZAZU IRAKURTZEN

Eskerrik asko/Gracias

Eskerrik asko “Hiritartasun globalareko hezkuntza. Oinak lurrean izanda, amets eginez” ihardunaldi hauek errealitatea bilakatu duzuen guztiei. Zuek guztiek gabe ez ziren posible izango, ezta hain emankorrak ere. Eskerrik asko entzun, eztabaidatu, elkarbanatu izanagatik, eta oinak lurrean izanda amets eta dantza egiteagatik.

Gracias a todas las personas que habéis hecho realidad las jornadas “Educación para la ciudadanía global. Sonañando con los pies en la tierra”. Sin cada una de vosotras no hubieran sido posibles, ni tan fructíferas. Gracias por escuchar, por debatir, por compartir y por ser capaces de soñar y bailar con los pies en la tierra.

JARRAI EZAZU IRAKURTZEN/SIGA LEYENDO…

Nola dago Garapenerako Hezkuntza gure artean?

Garapenerako Hezkuntza Ikustarazteak garrantzi handia hartzen du, esparru horretan parte hartzen duten pertsonek kontatzen digutena abiapuntu gisa hartuz. Arrazoi horregatik ikusi izan da hausnarketa bat egitearen beharra; eta era berean ere,gobernuz kanpokoak nahiz publikoak diren erakundeen koordinakuntza indartuko dituzten topaguneak edota hausnarketa espazioak aurkitzeko. Modu honetan Garapenerako Hezkuntzaren inguruko etorkizunerako lan egutegi bat eraiki dezakegu.

Hausnarketak lau ardatz bereizten ditu batik bat:

–        Egitura eta antolakuntza kultura

Bestalde, Parte-hartzeak garrantzi haundia daukala ondorioztatu dugu, erakundearen bi dimentsioetan, barne-dimentsioa eta kanpo dimentsioa-n ere. Hala ere kontzeptu honetaz hitzegiteak anbiguetatea dakar.

–        Metodologia eta berrikuntzak: Erakundeen aburuz, berrikuntza euren experientziatik ondorioztatzen da, eta era berean ere beste erakundeen experientziatik ere.

–        Produktuak: Produktuak liratezke egiten diren proposamenak, eragina duten hoiek liratezke, hain zuzen ere (materialak, tailerrak…).Oso material onak daude baina zailtasunak ikusten dituzte GGKEek hauen erabilera errezteko orduan.

–        Dimentsio politikoa eta intzidentzia politikoa: Erakundeek intzidentzi politikoari buruz ari direnean, aldaketa estruktural, politiko zein giza aldaketa edo botere harremanetaz ari dira. Erakundeek guzti hau hausnarketa, intzidentzi instituzional, hedabideetan egindako salaketa eta mobilizazioetan agertarazten dute.

 

 

ERRONKAK EHUNDUZ : GARAPENERAKO HEZKUNTZA EUSKADIKO GGKE-ETAN: HURBILKETA BAT: DIAGNOSTIKO PARTE-HARTZAILEA