IHARDUNALDIAK

” HIRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA: Oinak lurrean izanda, amets eginez” jardunaldiak datorren irailean egingo dira Bilbon.

Egunak: Irailaren 19an eta 20an
Ordua: 10:00 – 18:30
Lekua: C/Padre Lojendio, 2, Bilbao (Arrupe Etxea)

Helburuak

  •  Hezkuntza globalaren alde lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeen eta instituzio publikoen arteko bilgunea eta elkarrizketagunea sortzea.
  • Erakundeek egiten dituzten jardunbide egokiak aintzatestea.
  • Jarduera- eta lehentasun-ildoen inguruko adostasunak identifikatzea, eta aurrerago beste eragile batzuekin sakon eztabaidatu beharko diren gaiak identifikatzea.
  • Erakundeen eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketa eta aliantzen sorrera erraztea.
  • Hiritartasun globalerako hezkuntzaren inguruko eztabaidak eta praktikak zabaltzea.

Jardunaldien EGITARAUA aurkeztuko dugu jarraian. Ezin baduzu etorri, izan kontuan:

1. Jardunaldiaren emankizuna eta bideoak

Jardunaldien emankizuna eta talde-jardueren bideoak egongo dira, baina ez tailerrenak.

……….n zuzenean ikus ditzakezu jardunaldiak, eta Twitter sare sozialean iruzkinak egin ditzakezu; iruzkinak kontuan izango ditugu jardunaldietan. Geroago ikusten badituzu, zure iruzkinak blogean utz ditzakezu.

Programaz gain, beste hauek izango ditugu jardunaldietan:

2. Konspiratxokoa

Jardunaldiak aitzaki, erakundeetako pertsonek ideiak partekatzeko eta bilera txikiak egiteko eremua izango da konspiratxokoa. Ur beroa, kafea eta bidezko merkataritzako produktuak izango dira, bilerak “alaitzeko”.

Agenda bat egongo da biltzeko eremuak erreserbatzeko; norberak kudeatuko ditu eremu horiek.

3. Gogoeten horma eta proposamenen horma.

Atsedenaldietan gogoetak eta proposamenak idazteko toki bat egongo da…Hor jartzen dena blogean ere jarriko dugu, beste pertsona batzuek ikus dezaten; eta alderantziz, blogean eta twiterren idatzitakoa, bertan jarriko dugu.

4. Hiritartasun globala eta kulturartekorako hezkuntza esperientzia:

  1. Hiru Izkiña – Tres esquinas. Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko aztertegia: memoriaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren gaietatik gaitasun kolektiboen garapenerako diren esperientzia komunitarioen hartu-emanerako ekimena da. Programak Bilgune Sarearen eremuan garatzen dira. Sarea 2004an sortu zen eta Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko aztertegiak, Gernikatik Mundura garapenerako GGEak eta Gernika-Lumon kokaturik dagoen Ideasur kulturarteko elkarteak osatzen dute.
  2. Zentzuz kontsumitu-Consume con sentido: Garapenerako Hezkuntzako proiektu bat da; Medicus Mundi Araba, Mugarik Gabe, Bakea eta Elkartasuna eta Setem Hego Haizea GGKEk hartzen dute parte, eta Gasteizko Udalak finantzatzen du. Duela sei urte jarri zen abian eta herritarrak kontsumo arduratsu eta zentzuzkora hurbildu nahi ditu; eguneroko jarduera praktikoetan oinarrituta, globalizazio neoliberalaren eragina gutxitu nahi du tokiko inguruneetan eta hegoaldeko herrialdeetan.
  3. HEMEN aldizkaria, partekatzeak batzen gaituelako: Aretxabaleta eta Arrasateko emakume immigranteek baztertuta zeudela eta ikusezinak zirela sentitzen zuten, eta hortik jaio zen aldizkaria. Aldizkariaren bitartez, etorkinak hemen gaudela esan nahi dugu, herriko jendeak jakitea hemen bizi garela eta herriaren parte izan nahi dugula, ez bakarrik lanari dagokionez, baizik eta kulturari eta gizarteri dagokienez ere bai. Pentsamendu komun horri esker, gure nortasunarekin, desberdintasunekin, intolerantziekin… egin dugu topo.
  4. “Muévete por la Igualdad. Es de Justicia” kanpaina: Garapenerako Hezkuntzako lau urteko hitzarmena (2006-2010); Ekintzaz Lagunduk, InteRedek eta Entreculturasek hartzen dute parte, eta AECIDek finantzatzen du. Beijing plataformako eta MGHko hitzarmenak (gobernuaren garapen-politikei buruzkoak) betetzea sustatzen duten herritar ez-sexistak lortzea zen kanpainaren helburu nagusia.
  5. Elkartasun-eskolak: Elkartasun Eskolak programa 2009-2010 ikasturtean jarri zen abian Trebakuntza Planeko eskaintza gisa, Nafarroako irakasleak Garapenerako Hezkuntzaren (GH) inguruan prestatzeko eta aholku emateko. GH lantzen duten edo lantzen hasi nahi duten Nafarroako ikastetxe guztiek (haur-hezkuntzakoek eta lehen eta bigarren hezkuntzetakoek) dute Elkartasun Eskolak programan parte hartzeko aukera.
  6. Euskaditik-Venezuelaraino. Ikaskuntza-komunitatea: EAEko (8), Nafarroako (1) eta Venezuelako (10) ikastetxeetako irakasleen arteko eztabaida-esperientzia bat da, herritarren eta kulturartekotasunaren ingurukoa. Besteak beste, Mungiako institutuaren esperientzia aztertu da; izan ere, ikastetxe horrek ikaskuntza-komunitatearen aldeko apustua egiten du.
  7. Amanda: hiritartasun globalerako hezkuntza-plataforma eta Gasteizko alde zaharrera irekitako eskola bat: Gasteizko alde zaharrean biltzen diren hezkuntza-eremuetako erakundeek eztabaidatzeko eta lan egiteko gunea izan nahi du Amandak. Auzoko kultura-aniztasuna baloratu eta hura aprobetxatzeko estrategiak bilatzeko nahia izan zen proiektuaren abiapuntua. Ramón Bajo LHIak, GOIAN programak, Ramón Bajo GEak, Hegoak, Saregunek eta EHUko Irakasleen Eskolako Praktika-programak (Arabako campusean) beren hezkuntza-praktikak partekatu nahi dituzte, nork bere printzipioen arteko koherentzia eta egiten dituzten jarduerak lagundu eta hobetzeko sinergiak bilatzeko.
  8. Munduak lotzen: Ikasgeletako jarduerak eta errealitate kultural, ekonomiko eta sozial desberdinetako 6tik 17 urtera bitarteko ikasleen arteko sareko lana uztartzen ditu Munduak lotzen hezkuntza-proposamen telematikoak; mundu osoko ikastetxeek parte hartzen dute.
  9. Parte-hartze soziala. Ikaskuntza eta zerbitzu esperientzia bat Unibertsitatean: Programa hau giza justizia eta pertsonen eta taldeen onurara eta euren ingurua ezagutzerakoan, aztertu eta bere eraldaketan konprometituz giza justiziara zuzenduak dauden profesionalen trebakuntza defendatzen, sustatzen eta horren alde apustu egiten duen unibertsitateko esparru baten parte da. Parte hartze sozialean, bereziki krisi edo arrisku egoeran dauden kolektiboekin, gauzatzen den benetako esperientzian oinarritutako ikasketa testuingurua erraztean datza.

Jardunaldi hauetan Parte hartzera, partekatzera eta elkarrekin hausnartzera gonbidatzen zaitugu. Jardunalditara etor zaitezke izen-emate fitxa beteaz edo blog, twittwer edo facebook-etik parte hartuz.

Bertan espero zaitugu!

A %d blogueros les gusta esto: