AURKEZPENA

Blog honen helburua da hiritartasun globalerako hezkuntzan (batez ere Euskal Herrian) lan egiten dugun pertsonontzako gune bat izatea.

Irailean egingo ditugun jardunaldiak izango dira blogaren ardatz. Hala ere, gustatuko litzaiguke lan honetan dihardugun pertsonen artean esperientziak, gogoetak eta proposamenak trukatzeko eremu irekia izatea bloga.

Beharrezkotzat jotzen duzuna proposatzera eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hiritartasun globalaren erronkak guztion kontua dira; beraz, zenbat eta pertsona gehiago bildu proposamenak egitera eta hausnartzera, orduan eta aukera gehiago sortuko da eta proposamen oparoagoa egongo da.

Eskerrik asko aldez aurretik

         

Elkarhezitzen      

A %d blogueros les gusta esto: